domingo, 13 de abril de 2014

Etxebizitza unifamiliarra ondarretan 1 Erreferentziak

Azkeneko proiektua iritsi da eta etxebizitza unifamiliar bat egiteko eskatu digute, bi kotxe sartzeko garajearekin eta estudio batekin.

Ingurua aztertzen egon ondoren ikusi dugu nolako lekua dugun eraikitzeko, ze etxebizitza mota dauden inguruan baita ze bista dituen ere. Garrantzitsua izan da ikustea jendea nondik ibiltzen den paseatzen baita kotxeak nondik ibili eta aparkatzen duten, nire ustetan garrantzitsua da atal hau. Baina honi buruz aurrerago hitzegingo dut.

Lehenengo pausua beste arkitektuen erreferentziak izan da eta gaur horri buruz hitzegingo dut. Liburuetan eta interneten begira egon nahiz. Arkitektu famatuen lista bat eman ziguten vaina nik veste bi aurkitu ditut.

Lehenengoa interneten bilatu nuen. CASA NOGAL izena du, Mexikon dago eta arkitektoak Sobrado eta Ugalde dira.



Etxe honetan atentzioa gehien artu ditena, bulegoa etxetik aparte dagoela izan da baina alde berean batera daude. Trantsizioa egiteko pasillo itxi moduko bat egiten du eta gainera ez daude nibel berdinean eskailerak ezartzen bai ditu bertara iristeko.

 
 
Nire kasuan hau estudia izango zen ideia ona bai da etxetik aparte egotea baina aldi berean etxearen parte izatea. Gainera bertara zuzenean iritsi daiteke, hau da, eskailerak ditu kaletik zuzenean bertara iristeko etxetik pasa gabe, orrela bezeroak badituzu ez dituzu nahi eta nahiez etxetik pasa behar. Hala ere dena kristalez osatzen du eta hórrela etxebizitza osoa ere ikus daiteke. Azken finean zure etxe bizitza iragarki ona da bezeroentzat.

Plano batzuk ere aurkitu ditut proektu hau obeto ulertzeko:

Altxaerak:



Ebaketa:
Oinak:




Bigarren eraikina liburu batean aurkitu dut, Casa en Colonia de San Pedro. Arta, Mallorcan aurkitzen da eta Josep Lluis Mateo (MAP Arquitectes) arkitektoarena da.

Etxe hau lauki zuzenez osatua dago osoa eta gehien bat bi laukizuzenez.





 


 

 

 
 Laukizuzen urdina gehienbat trantsiziorako egina dago. Eskailerak aurkitzen dira bertan eta esan daiteke separazio modura ere erabiltzen dela. Haizeak gogor jotzen du Itsaso aldetik eta honek Haizea geldiarazi egiten du eta egoteko espazioa beste aldean ezartzen du. Bi aldetako itxiturak kristalezkoak izatearekin, itsasoaren beste aldean egon arren bistak oso ondo ikus daitezke. Egiten dituen eskailerak ere oso bereziak dira eta beko eta goiko pisua lotzeaz aparte kanpoko terraza eta eraikina ere lotzen ditu.


 

 

 




Etxebizitza honek ondo kontrolatzen ditu eguzkia eta haizea, bero handia izan ez dezan baina aldi berean aireztatu dadin. Horretarako egur filak bertikalean ezartzen ditu. Gure proiektuan ere, faktore hauek oso kontuan hartu beharko ditugu.

Proeiktu honetako planoak ere lortu ditut:

Oinak:


Altxaerak: