martes, 17 de diciembre de 2013

PROIEKTUAREN AMAIERA Ikasleentzako arkitektura eskolan etxea

Hainbat zuzenketa egin ondoren, nire proektuari aldakuntza batzuk egin dizkiot obetu nahian. Oraingoan atentzio gehiena planoei zuzendu diet, nola marraztu zer adierazi...

ehenengo eta behin IDEOGRAMA bat egin dut. Nire proekturako hasierako ideia adierazten duena. Bertan ikus daiteke arkitekturako jardineko natura etxearen barrura sartzen dela eta Eguzkia Iparraldetik ateratzen denez logelak bertan ezarri ditut. Logelak nik uste bista baino gehiago goizeko argia behar duela, ez bai dugu denbora asko bertan pasako.
 Gero ideograma hau garatuz PIKTOGRAMA bat egin dut. Hemen ere ikus daiteke ideia bera dagoela, jardineko aldean kristal handiak daude zuhaitzak etxe barrura sartu nahian eta izkinako lehioa kanporantz ateratzen da hau arrapatu nahian.eguzkia berriz ere atzeko aldean (Iparraldean) sartzen da goizean.
 Lehenengo planoetan ETXEA INGURUGIROAN ezarri dut.Etxearen inguruan aurrerago ebaketak nondikan egingo dituten markatu ditut (a-a´/b-b´/c-c´/d-d´)

 a-a´ ALTXAERA (ebaketa)
 b-b´ALTXAERA (ebaketa)
 c-c´ ALTXAERA (ebaketa)
 d-d´ ALTXAERA (ebaketa)
 Altxaera denak egin ondoren eta eraikina ingurugiroan kokatu ondoren BARNEKO DISTRIBUZIOA  antolatu nuen

BEHEKO SOLAIRUA: Bertan egongela haundi bat aurkitzen da dena jardinera bideratuta. aurrean duen kristalera handiak kanpoan zaudela ematen du. Sakonean komuna aurkitzen da. Dutxa eta komuna ate korredero batez banatu dut eta lababoa kanpoan utzi dut nahi duenak erabiltzeko edo esku zikinekin ateak irikitzen ez ibiltzeko.
LEHENENGO SOLAIRUA: Eskailerak igo eta aurkitzen den lehenengo gauza ikasleku zabal bat da. Ikasle hauek arkitekturakoak izan daitekenez leku zabala dago behar den material guztia uzteko. Mahaia eta lehioa bat egin ditut, kanporantz egin diodan zabalkuntza aprobetxatuz eta orrela kanporantz ateratzen da mahai aurrean ixertzen dena.. Aurretik askotan esan dudan bezala logela iparraldean jarri dut goizeko eguzkia sar dadin.

 Hegoaldean zuloa dago goitik beheraino zuhaitzen, urkien bertikaltasuna islatu nahian.


 Azkenik proiektu honen xedea ESKAILERA sakondu dut. Nire proektuan soka batzuetatik zintzilik egongo balira bezala da. Goiko pisuan barandila bat jarri diot behera ez erortzeko.
 
 MAKETAn nire proiektua alik eta oberen islatzen saiatu nahiz.

 solairuak separatu daitezke eta orrela barnekaldea ikusi.



 
Beraz nire proiektua gehienbat eguzkian eta kanpoko jardinean oinarritzen da.

martes, 26 de noviembre de 2013

BI IKASLERENTZAKO PISUA

Proiektu honetan arkitekturako eskolaren aurrean dagoen eraikinean bi ikaslerentzako pisua egin behar izan dugu. Bertan dauden bi pareta erabiliz eraikina amaitu eta barne distribuzioa eginez. Eraikinak gainera kanpoarekin arremana izan behar zuen.





Bertan zegoen jardina ere pixka bat aldatu dut. nahi duenarentzat bai arkitekturako ikasle bai beste jendearentzat silla luze bat ezarriz eta itxitura kenduz.

Azkenik planoak egin ditugu. 1:100 en azalera guztiarena etxea kampusean kokatuz.

Eta gero barruko distribuzioa azalduz 1:50 ean
Azkenik nire influentziarik handiena Alric Galindez arkitektoa izan da. Bere lan desberdinetatik hartu ditut ideiak.

 Casa AC
 Bere estudioa


martes, 5 de noviembre de 2013

3.Proiektua LOGELA+KOMUNA PROIEKTUAREN AMAIERA

Aurreko asteko proektutik distribuzioa aldatuz, logela berria geratu zait. Espazioa obto erabilia dago eta konexioa dago lotarako eta ikasketetarako guneen artean baita komunarekin ere. Komuna luzera egin dut eta armairuak eta bestidorea bertan sartzeko aprobetxatu dut. Ohea sakonean jarri dut orrela ikasteko maiarentzat espazio gehiago lortuz.





 Ikasmahaia  bi aldetatik erabil daiteke, batzuetan eguzkiak molestatu egiten bai du edo lagunen bat ekarri ezkeroz biek batera lan egiteko.
Lehiotik sartzen den argia zuzenean oheraino iritsiko da baita ikas mahaira ere. Komuna eta beste espazioa tabike batek banantzen du baina goiko aldea irikia da zati bat eta bestea kristal batek tapatzen du, beraz leiotik sartutako argia bertara iristen da eta komuneko argia piztean gela osoan efektu espaziala sortzen du.
Atetik sartzean ez da ia ezer ikusten. Frentean dagoen baldez osatutako armario handi bat eta tabikearen zati bat. Beraz gela nahiko intimoa da.
Azkenik gelaren planoak egin ditut. Goitiko bista, aurretiko bista eta ebaketa bat komuna banantzeko tabiketik aurrera, komuna eta bestidorea nola diren ikusteko.


martes, 29 de octubre de 2013

3. Proiektua LOGELA + KOMUNA

3.Proiektuaren lehenengo astea, oraingoan logela bat egin behar dugu 20m2-takoa. Kontuan hartu behar ditugu ikasmaiaren, ohearen, komunaren... kokapenak logela erosoa eta atsegina izan dadin.

Nik sortutako logela hiru zatitan banatuta dagoela esan daiteke, Ikasteko gunea dago ikasmahi eta apalategi handi batekin; Gauerako gunea ohearekin eta komuna eta jazteko lekua bañera komuna armario eta lababo batekin. Armairuaren aurrean espazio dexente utzi dut jazteko leku erosoa izan dadin.
Komuna irikia da, usaiarengatik komunaren gunea itxi dut soilik.
Ohearen atzean dago komuna baina pareta baju batek tapatzen du, orrela argia ere pasa daiteke.
Ikasteko gunea, ikasmahia eta apalategi handia.



martes, 22 de octubre de 2013

3.PROIEKTUA Nire Logela



 Niretzat nere logela lasai egoteko lekua da. Txikia da baina bertan ikasteko behar duten konzentrazioa lor dezaket. Nekatuta nagoenean, aserre, agobiatuta... bertan lasai naiteke. Dena oroitzapenez beteta dut eta honengatik ere gustatzen zait nere gela, bertan mila momentu on gordetzen direlako.

Baina ikusten den bezela gehienbat lasai egoteko eta deskantsatzeko erabiltzen dut gela, txikia baina erosoa bai da.

martes, 15 de octubre de 2013

2.PROIEKTUA Egurrezko txabola (amaiera)



Aurreko astean loturak nola egiten ziren ikasita, txabola pixka bat eraldatu eta konplexuago bihurtu dut. Sarrerako eskaiera, terraza bat eta leioak eraikiz. Lotura basikoak ikasi ondoren errazago egiten da gainontzekoa.

Azkenekoz estrukturaren eta eraikinaren lanoak egin ditut. Aurreko alboko eta goiko bistak eta gero lotura zailenak obeto ulertzeko asonometria batean marraztu ditut eskuz.