martes, 24 de septiembre de 2013

1. Proiektua PAPIROFLEXIA

Arkitekturari sarrera emateko, lehenengo egin behar izan dugun ariketa paperarekin izan da. Tolesdurak soilik eginez egitura sendo bat egin behar izan dugu, mobil bat gainean eusteko modukoa. Beraz lehenengo mobilean zentratu nintzen eta egitura sinplea egin nuen dina 4an.
Egitura berdina dina 2ra pasatzerakoan egitura ez zen sendoa izan sabaiak zuen zabalera txikia bai zen.
Beraz sabaiaren altuera zabaldu egin nuen berriz ere egitura sendoa lortuz.
Behin egiturak nola sendotzen ziren ulertuta proiektua sinple bat izatetik konplexu izatera bihurtu nuen. Horretarako tolesdura desberdinak, gradu, zabalera desberdinertakoak eginez.
Behin egitura amaituta, zein funtzio bete lezakeen imaginatu nuen. Aireportu bat bihurtu dut azkenik nire egitura. Horretarako, egitura bezela papera erabiliz, egazkinak egin ditut.
Aurreko aldean geratu zaindan teilatu itxurakoa Aireportuari sarrera estalia egiteko erabili dut.
Erabilera hau emateko lehenengo esku librez apunteak artu ditut proiektuaren irudiak eginez.
Azkenik Proiektua amaitzeko egituraren bistak egin ditut: aurrekoa, albokoak eta goitikako bista.